XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ranking horretan, dena den, Murua da garaile eta arrazoiak emateko orduan, bere abots gozoa aipatzen dute gehienek, bere begirakuna beste batzuek eta izakera gozoa gehienek.

Seduktoreena?

Paperak dezente banatuta daude nonbait bertsolarien artean eta seduktore papera Andoni Egañari tokatu zaio.

Diferentzia izugarriarekin destakatzen du atal honetan eta atzetik, urruti samar bada ere, Sebastian Lizasok segitzen dio, Sarasua agertzen da tartean eta oso atzetik Euskitze, Peñagarikano, Jon Maia, Xabier Amuriza, Altzo Txiki eta beste hainbat datoz.

Andoni Egañari seduktore papera emateko dituzten arrazoiak, ordea, ez daude bat ere garbi.

Liante bat da dio batak; Pikaro bat besteak; Inor mindu gabe gauzak esaten daki dio hirugarrenak; Tranposo bat dela esango nuke; Badauka tik bat edo jesto bat neri asko gustatzen zaidana eta horrelako gauzetan oinarritzen da Egañak atal honetan lortu duen garaipena.

Badaude, aurreko galderetan bezalaxe, erantzuna asko zorrozten dutenak.

34 urteko emakume batek dionez, Egunak izaten dituzte.

Egun batean batekin geratzen zara eta beste batean beste batekin.

Badaude askoz ere eszeptikoagoak.

Batek zera dio Timido koadrila haundi bat eta ez nioke nik inori titulu hori emango.

Altzo Txiki seduktore bezala aukeratzen duenak, berriz, zera komentatzen du: Saiatu behintzat asko saiatzen da.

Era askotako erantzunak daude, beraz, hemen ere eta ama batek bere izena eman ondoren komentatu zuenez, 16 eta 18 urteko alabak ditu eta Jon Sarasuarekin txoratuta daude.

Sexiena, Jon Maia

Bertsolariok ezertan hutsegin badigute sex apellean izan da.

Emakume askok eta askok ez dute dezente pentsatuta ere, erantzuten asmatu.

Hala ere, sex apell gehiena gazteei aurkitzen diete gehienek eta erantzunen konputoa egin ondoren, Jon Maiak irabazten du atal honetan; ondoren Euzkitze eta Egaña datoz parekatuta eta Jon Sarasua, Aitor Sarasua eta Unai Iturriaga segidan.

Peñagarikano bera ez dago gaizki situatuta ranking honetan eta Mañukorta, Olalde eta beste zenbait ere agertzen dira zerrendan.

Intelijentzia eta sinpatia

Bertsolari guztiak dute intelijente fama.

Hori da emakume askok aipatzen dutena eta kosta egiten zaie bat apartatzen.

Horregatik beharbada izen askotxo dira atal honetan agertzen direnak.

Egaña da punturik gehien ateratzen duena.

Ondoren Jon Sarasua dator eta Amuriza eta Lizaso agertzen dira ondoren.